XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mila esker.

Ordu laurden bat egon behar izan genuen paper famatu haien zain; edo artxiboak handiak ziren eta erabat nahasirik zeuden, edo eta idazkaria lelo samarra zen.

Zain egon ginen denbora hartan, nire ikasketei buruz hitzegin genuen, irakasle, zuzendari eta abarretaz.

Esan beharra daukat bestalde, ez nintzela batere eroso sentitu gizon harekin bulego handi hartan.

- James Maccrae... James Maccrae...- esaten zuen paperez betetako kaxoi batean begiratzen zuen artean.

Beti esan dut datuok ordenagailu batean sartuko bagenitu errazago egin genitzakeela mota honetako ikerketak, baina... Hementxe dago!.

Karpetatxo bat atera eta barruko datuak irakurtzen aritu zen.

- Ikasle aparta zen! Gustatuko litzaidake orain ere horrelakoak izango balira hona datozen gazteak.

Gaur egun mundu guztiak nahi du unibertsitatera etorri eta....

- Barka horrela moztea, baina garrantzitsua da, eta bere lagunen izen eta telefonoak emango bazenizkit eskertuko nizuke.

- Noski, noski! Honela bada, zerrenda bat prestatzen hasi zen.

- Itxaron esan zuen bapatean Cristopher Walker.

- Zer?- galdetu nion harriturik.

- Crisek bere gelan ikasi zuen eta orain irakasle bezala ari da hemen lanean.

- Berarekin hitzegin al dezaket? - Une honetan klasea ematen ari da - eta ordulariari begiratu ondoren mintzatzen jarraitu zuen.